Itxi

EHKSko bozeramalea

Ander Goiaetxe: "Gaur-gaurkoz ez dugu aurreikusten Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztea"

P.G. | EITb Media

Euskal Herriko Kontseilu Sozialista eratu berriaren bozeramaileak argitu du ez direla datorren urtean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztuko, ezta Europakoetara ere, baina ez dute "inolaz ere" baztertzen etorkizunean egitea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Gaur-gaurkoz"  Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak ez du aurre ikusten datozen Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztea. Horren aurretiko lanak jotzen ditu langileria indar politiko gisa artikulatzea bizitzaren alor ezberdinetan.  Ander Goiaetxek "Faktoria"n adierazi duenez,  "langileriaren arazo nagusiak ez dira ez erregionalki, ez Estatu mailan kudeatu edo zehazten. Langilegoak maila berean antolatu behar du irtenbide errealak izateko eta bai erronka dela guretzat,  gure posizioak Europa mailan antolatu eta zabaltzea. Baina ez dugu aure ikusten ezta ere (datorren urteko) Europako hauteskundeetara aurkeztea".

EHKS alderdi politiko gisa ulertu behar den galdetuta, Goiaetxek adierazi du Mugimendu Sozialistaren erreferente gisa ulertu behar dela: "Guk alderdiaz hitz egiten dugunean, alderdi komunistaz ari gara eta aurreragoko fase bati buruz: gauzak aldatzeko influentzia erreala dugun uneaz.  Horregatik bi baldintza ditugu derrigorrezko, langileriaren gehiengoaren babesa izatea alderdi horrek  eta arazo nagusiak aldatzeko maila internazionalean antolatzeko beharra".

Ukatu egin du bestalde, beste sektoretako inorrekin aliantzarik egiten ez dutenik: "Derrigorrez beharko dira sektore ezberdinekin aliantzak egitea, argi dago. Ez dugu legebiltarreko aderdi profesionalekin egiten ez dugulako uste konponbidearen parte direnik, aitzetik arazoaren parte direla uste dugu". Eta sindikatuei buruz ere kritiko, iritzi dio alderdien "apendizeak" direla, " enpresa pribatuak edo estatuak finantziatuta dauden  aparatu politikoak diren heinean guztiz baldintzatuta" daudela  eta hortik ez dela hausturarik etorriko".

Audioak (1)