Itxi

ANGEL ERROREN BIZI BERRIAZ

Angel Erro: "Sagarra manzana, ikatza carbón, mujer andria, hombre gizon"

Hamar urte barrena izan dira. 3000 artikulu inguru. Hilabete da, Errok, Berria kazetan eguneroko artikulua idazteari utzi diola. Geroztik bi sari entzutetsu ere jaso ditu. Artikulugintzaz, poesiaz, bizitzaz aritu da... baita Iruñeko udal artxibategian agertu den bonbatzarraz ere.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Itzulpena-Traducción lanagatik Navarro Villoslada saria eman diote, eta "Poema liburu bat —irakurtzeko jarraibideak— liburuagatik Lauaxeta saria. Garai aldaketa bizi du Errok, hamar urte baino gehiagoan izan duen errutina aldatu behar izan duelako; eta, gauzak zer diren, kanbioarekin iritsi zaizkio aitortza publiko inportante bi. Ohi duen umore finez azpildutako gogoetak utzi ditu solasaldi patxadatsuan... eta poesia errezitatuz amaitu du.

Audioak (1)