AI, ENE ONETSIA!
Gorka Lekaroz: "Pirinioaurreko euskararen lorratzak eta oihartzunak bildu ditut, memoria iraunarazteko"
Jon Artano | EITb Media
Lekarozekin aritu aurretik Nora Salbotxekin solastu dira Faktorian. Amaiurko eskolako zuzendaria da Salbotx eta euskarak mendez mendeko jasandako jazarpenaren azkenaurreko frogak erakutsi ditu: 70eko hamarkadako eskola kartillak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
550 orrialdeko lan mardulean, hamar urteko lana bildu du Lekarozek. Linzoainibarretik Erronkaribarreraino euskararen presentzia eta galera aztertu du; XVI. mendetik gaur arte. Artxibategietan beste ikerlariek aurkitutako puskak, sarri auzi-paperetan kausituak, eta elkarrizketa pertsonalen bitartez berak topatutakoak josi ditu liburuan. "Duela 400 urte galdu zen euskara gure herrian diote zenbait zaharrek; eta berak sortu zirenean, artean, baziren euskaldunak herrian".