Itxi

ELKARRIZKETA

Maria Elorza: "Sortzaile guztiontzako, ingurua inspirazio iturri da. Afizio handia diot egunerokotasunari"

I. I. B. | EITB Media

Ikusmira Berriak programak Maria Elorza zinemagilearen "Caro Bastiano" lana aukeratu du 2024an gauzatzeko. Bere aitonak Bigarren Mundu Gerratik gordeta zuen gutun bati tiraka eraiki asmo du Elorzak proiektu berri hau.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Caro Bastiano". Hala du izena Maria Elorza zinemagileak gauzatu asmo duen proiektu berriak. Ikusmira Berriak programak horren lana aukeratu du 2024an garatzeko, eta horretan diharduela kontatu du Euskadi Irratiko "Faktoria"n. Gainerako sortzaileek bezala, berak ere gertukoari begiratuta bilatzen du inspirazioa. Kontatu duenez, Bigarren Mundu Gerran aitona Alemanian preso zeneko gutun batetik abiatu du lan hau. Aitona hil ondoren topatu dute alemanez idatzitako maitasun-gutuna, eta berau igorri zuen emakumea nor den ez dakite gaur egun. Fikziotik abiatzen den arren, errealitatetik ere badu, baita dokumentaletik ere.

Audioak (1)