Ingurumen kultura
Haziak, liburutegian
Haziek biodibertsitatean eta elikaduran duten garrantziari buruzko kultura sustatzen ari da Nafarroako Liburutegien Sarea. Leitzako liburutegia da egitasmo hori bultzatu duen liburutegietako bat. Bertan ezagutu dugu proiektua
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hazien merkatua multinazional haundiek kontrolatzen dute puska haundi batean eta, euren beharretara egokituta, tokian tokiko barietateak ekoizteari utzi egin diete ekoizle askok munduan. Bertako barazkien eta fruituen barietate asko desagertu dira merkatutik, eta, horrek, zuzeneko eragina du gure elikaduraren eta biodibertsitatean. Hazi aniztasuna galtzen ari da. Eta modu larrian galtzen ere. Eta horri aurre egiteko sortu dira han eta hemen hazi sareak. Hazi trukeak egiteko ohitura ez galtzea eta bertako haziak eta aniztasuna gordetza dute helburu. Garrantzia horretaz ohartaraztea eta kultura hori sustatzea ere bai. Eta kultura bada, zergaitik ez kulturguneetan zabaldu? Ba halaxe sortu dira hazien liburutegiak.
2011an Kalifornian sortu zen ekimena, Latinamerikara zabaldu zen eta Espainiako Aragoira ere bai. Atzetik etorri dira Nafarroako liburutegiak. 24 liburutegi daude egitasmo horretan, tartean, Leitzakoa. Elena Arteta bertako liburuzainak kontatu digu nola ari diren elkarlanean hazien balioaren jakintza zabaltzen, besteak beste, Juan Mari Zabaletak liburutegira eraman dituen haziak eta jakintza baliatuta.