Itxi

POLITIKA EUSKADI IRRATIA

Javier Arakama:"Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea da helburua, norabide horretan urratsak ikusiko dira"

Javier Arakama, Euskarabide zuzendaria, kargua hartu berritan euskarak Foru Erkidegoan dituen erronkei begira jarri da. Epe motzera begira, helduen euskalduntzea doakoa izatea eta euskararen dekretua; luzera begira berriz, euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan gauzatzea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Javier Arakamak Euskarabideko zuzendarik adierazi du legealdi honetan zaila ikusten duela Nafarroan osoan euskararen ofizialtasuna lortzea, baina baikor mintzatu da Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Uste du "urratsak ikusiko direla" norbaide horretan. "Gobernua osatzeko akordio programatikoan ez da jasotzen, ez delako modurik egon arlo horretan alderdi sozialista mugitzeko, nahiz eta, ahaleginak egin diren".

Edozein kasutan, erantsi du etorkizunean ofizialtasna "etorri beharko" dela, eta ildo horretan, aurrerapausoen adibidetzat jarri du, besteak beste, bizpahiru hilabeteko epean onartuko duela Maria Chivite Nafarroako lehendakariaren gobernuak administrazioan euskararen erabilera arautuko duen dekretua.

Era berean, lehentasunen artean du helduen euskalduntzea doakoa izatea, "guretzat garrantzitsua da biztanle guztiek benetako aukerak izatea euskara ikasteko".

Audioak (1)