Itxi

ARRAKASTAREN ARGI-ITZALAK

Jasone Osoro: "Arrakastak esanahi aldakorra eta helduleku piloa ditu. Bizitzaz gogoetatzeko balio izan dit"

Beren jardunetan arrakasta izan duten hamaika emakume eta gizonen gogoetak, eskarmentuak erakutsitakoak, eta han eta hemen bildutako printzak bilbatuz ondu du Jasone Osorok 'Arrakasta' saiakera. Bere lanaren ertzak eta muinak izan ditu hizpide Elgoibarko idazleak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Sorkuntza-krisialdi batetik sortu zen Arrakasta. "Nik uste dut denok izaten ditugula horrelakoak. Eta galdera bat sortu zen neure buruan: Gainontzeko sortzaileek zer egiten duten horrelakoetan? Eta galdezka joatea erabaki nuen". Aldian aldiko porrot-uneak ere izan daitezkeelako arrakastarako ernamuinak, lanerako borondatea eta intuizioa izanez gero. Durangoko azokan aurkeztu duen entseguaz aritu da Osoro. Arrakasta lortzeko helburuen eta gaitasunen arteko orekaz, bokazioaz, sakrifizioaz,aliantzez, zaurgarritasunaz, sabaiez, zaintzaz... eta denaren gainean, eta azpian, kikuka beste gai gakoa: maitasuna.

Audioak (1)