Itxi

JOAN ETORRIKO ISTORIO BAT

Maialen Barcena:"Kuban beti zen presente gurasoen herrimina; Euskal Herrian Kubarekiko herriminez bizi naiz"

Erbesteratuen alaba da Barcena. Habanan jaio eta hazia. Gaztetxotan etorri zen Euskal Herrira. Sorterrian psikologia ikasten ari zen arren norabidea aldatu zuen gurean. Donostiara etorri eta euskara ikasten hasi zen berehala. AEKn euskara irakasle ari da gaur egun.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Han izanik hona da Maialen Barcena. Ezin du Kuba ahaztu, baina itzulteko grina ere ez du erabatekoa; hemen sortu duelako bizi proiektua eta, itzultzen denean, ez duelako errekonozitzen 'bere' Habana: "nire lagunak, neu bezala, Kubatik joanak dira, dena aldatu da..."

18 urterekin Habana utzi, Donostiara etorri eta euskara ikasten hasi zen berehala. "Euskal Herrian egokitzea zaila izan zen, baina euskaltegian etxean bezala sentitu nintzen lehenengo momentutik".

La Jodedera-ren Ixil ixilik dago entzunaz amaitu  dute solasaldia."Oso hunkigarria izan zen kanta hori ezagutu nuen unea. Konturatu nintzenean kubatar eta euskaldunen fusioa zela esan nuen: Ai ama! Hau da gure esentzia!"

Audioak (1)