Hizkuntza kode alternantzia
Gauzak esaten ditugu en plan gaztelera sartuz kontinuamente. Mikel Perez hizkuntzalaria kode alternantziaz
Nagore Telleria | EItb Media
Euskara eta gazteleraren artean egiten ditugun jauziak aztertu ditu Euskaltzaindiaren Mintzola bekari esker. Bi hizkuntzak konbinatzean euskara gaitasuna izaten da batzuetan arrazoia, baina euskara informaltzeko asmotan ere sartzen dute tartean gaztelera hiztun askok. Fenomenoa aztertu du Faktorian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Salto linguistikoak egitean 3 esaldi mota daudela ikusi du: esaldi artekoa, esaldi barrukoa eta etiketa bidezkoa. Nagusiki euskaraz egin bitartean gaztelera txertatzen da bai puska batzuetan bai kontakizunaren zati osoetan eta beste batzuetan etike bidezkoa da saltoa, "egiten dut kontinuamente" esaten dugunean adibidez. Hirurehun lagun baino gehiagori egin die galdeketa eta ondorioak ekarri dizkigu.