Ekonomia
"Erronka" ekonomiko haundiak dakartza 2024ak. Iazkoari eusten badiogu, "hainbestean"
"Erronka" eta "hainbestean" hitzak baliatuta egin dute aurten ekonomiak ekarriko duenari buruzko aurreikuspena Niko Cuenca eta Joseba Barandiaran ekonomialariek. Geoestrategiak eragindako zailtasunei, transizio ekologikoari eta lanesku faltari egin beharko dio aurre euskal ekonomiak
Your browser doesn’t support HTML5 audio
2024 honetarako iragarpenetan jarri ditugu Euskadi Irratiko ekonomia adituak, Joseba Barandiaran eta Niko Cuenca. Gerrak, Itsaso Gorriko gatazkak eta orohar geoestrategiak gure ekonomian izango duten eragina nabaria izango da 2024 urte honetan. Baina horrekin batera, transizio ekologikoak eta demografiak eragingo dute gehien euskal ekonomian. Zer arlotan eta nola xehetu digute bi ekonomialariek.