Musika
Einsteinen Lina biolina, Mozartekiko lilura eta beste musika txinparta batzuk Maitane Beaumontek kontatuta
Nagore Telleria | EITb Media
Erlatibitatearen teoriaren aitak biolina jotzen zuen fisikari lagunekin. Ondo irakurtzen zituen partiturak baina matematikekin ez zen ondo moldatzen eta isiluneen ondoren jotzen hasteko keinua egin behar izaten zioten. Einstein da Beaumontek idatzi duen liburuko hamabi musikari protagonistetako bat
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Biolinjolea da Maitane Beaumont iruindarra. Barañaingo musika eskolan hasi zen ume-umetan biolina ikasten. Orain Bartzelonako Liceuko kontserbatorioan biolin irakaslea eta eta Bartzelonako Unibertsitatean musikaren didaktika irakasten die hezkuntzako graduko ikasleei. "Una idea de felicidad" XX. mendeko musikaren historiako momentu distiratsuak lana argiratu du Temporal argitaletxearekin. Albert Einstein fisikari ez balitz biolinjole litzatekeela kontatu digu Faktorian, eta profesional izan gabe, musikari denaren figura erakutsi nahi zuela beraren bidez.
Wanda Landowska klabezinjole poloniarra da liburuko beste protagonistetako bat. Parisko etxetik ihesi, zalgurdian klabezina hartuta Lisboara nola iritsi zen esplikatzen du liburuan. Musikarekin lotutako hamaika istorio eder kontatu dizkigu.