ERREKLAMAZIOAK
Jon Ortiz: “Konpainiak bere gain hartu behar ditu grebaren ondoriozko kalte-ordainak, erreklamatu daiteke”
IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA
Legediak aurreikusten du greba deialdien kalte-ordainak hegazkin konpainiek beraien gain hartu behar dituztela. Hegaldia bertan behera geratu, atzeratu edota ekipajea galdu badigute nola jokatu azaldu digu Jon Ortiz "Erreklamatu" erreklamazio bulegoko arduradunak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iberiako lurreko langileen 4 eguneko grebak eragin nabarmena izan du bidaiarien joan-etorrietan; asko izan dira atzeratu edo bertan behera geratu diren hegaldiak. Jon Ortiz "Erreklamatu" erreklamazio bulegoko arduradunak azaldu digu konpainiek erantzun behar dietela bidaiarien kalte-ordain eskariei. Hegazkina bertan behera utzi, atzeratu edota ekipajearekin izan ditzakegun gora-beheren aurrean nola jokatu azaldu digu.