Ezetz? Noski ezetz
Leo Bueriberi: "DJ Eromena ihesbidea izan da niretzat"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Duela urtebete hasi zuen Leo Bueriberik DJ Eromema proiektua, eta musika emankizunak, Piztu Telebista saioarekin eta Zuloak Podkastean egiten duen lanarekin partekatzen ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Leo Bueriberi Ekuatore Ginean jaio zen, baina Gasteizen bizi da, gaur egun, eta azken hilabeetan pantaila aurrean ikusten hasi garenetik, aitortu digu bat baino gehiago gerturatu izan zaiola parranda giroan. Eroso tertuliakide eta iritzi emaile gisa, eta baita DJ Eromenaren atzean ere. Urtebete da zenbait espaziotan musika jartzen hasi zenetik, eta lehen saioetan gora ehera batzuk zina zituen arren, musikak zertan laguntzen dion ere azaldu digu. Gainera, "Emakume, Migratu eta Arrazializatuen Sareko" kidea ere bada, eta Leok, bere genero disidentzia garatzen ari den honetan, kolektibo honen nondik norakoak kontatu dizkigu.