Itxi

Medikuntza

Loditasunaren kontrako botiken urre gorria

Jone Larrañaga | EITb Media

Obesitateari aurre egiteko belaunaldi berriko botikek iraultza ekarri dute. Iraultza medikua, hasteko. Baina, luzera begira, gizartearen kontsumo ohiturak ere aldaraz ditzakete. Eragin ekonomiko handia izango dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

SCIENCE aldizkariaren arabera, 2023 urteko aurrerapen zientifiko haundiena ekarri dute GPL1 hormonaren parekide sintetikoek. Diabetearen eta lodistasunaren kontra ez ezik, beste gaisotasun batzuentzako ere eraginkorrak gertatu direlako oso, gaisotasun kardiobaskularren kontra, bereziki.

Ozempic da marka komertzial ezagunena. Semaglutida haren printzipio aktiboa eta diabetearen kontrako botika da jatorrian. Baina loditasunaren kontra egiteko ere erabiltzen ari da jada gurean. Semaglutida hartzen duenak ase sentsazioa lortzen du eta oso eraginkorra ari da izaten pisua jeisteko.

Semaglutida bezala, farmazia enpresa haundiak beste printzipio aktibo batzuekin probak egiten ari dira. Aurki izango dira merkatuan botika gehiago eta eraginkorragoak. Eta medikuak zain-zain daude, hornikuntza arazo haundiak daudelako orain. Ez dago Ozempic nahikorik merkatua asetzeko.

Iraultza eragin dute loditasunaren kontrako belaunaldi berriko botikek. Hasteko eta behin, iraultza medikua. Osasun profesionalek loditasuna eta obesitateari aurre egiteko botika eraginkorrak dituztelako lehen aldiz.  Eztabaida ere ekarri dute beraiekin, edonola ere. Loditasunari botika bidez aurre egitea zenbateraino da osasuntsu? zer gertatzen da tratamendua uzten denean? botika segurua izango ote da luzera? eta osasun publikoak finantzatu beharko luke, kontutan hartuta loditasunarekin eta harekin lotutako patologiek osasun gasturaen ia % 10 jaten dutela gurean?

Galdera horie erantzunez aritu dira "Faktoria"n Ihintza Larrañaga Mendaroko ospitaleko endokrinologoa eta Naroa Kajarabille EHUko Osasun publikoko irakaslea farmazia fakultatean eta Nutrizioa eta Obesitatea ikertaldeko kidea. Batu dugu solasaldira, baita ere, Amaia Ormaetxea ekonomiako kazetari espezialdua; ez baita txikia belaunaldi berriko botika hauen gainean dagoen interes ekonomikoa.

Audioak (1)