Kontrakarrean
'Zorionekoak gu, adituz inguratuta gaudelako'
Irulegiko eskuaren idatziaren inguruan osatu du aste honetan gogoeta, Aritz Gorrotxategi idazleak
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Aditu gaindosia dagoen garai honetan, zer adituri egin behar diogu kasu?' Galdera hori utzi digu aste honetan Aritz Gorrotxategik. Irulegiko eskuari buruz zabaldu ziren eta orain hedatzen ari diren irakurketaz ari da. 'Irulegiko eskuaren mezu zifratua, zorioneko mezua hasiera batean orain, antza denez, ez horren zorionekoa. Zalantza geroz eta handiagoa daudelako eskuan agertzen den hizkuntzaren inguruan' gogoratu du Gorrotxategik. Abestiak, omenaldiak, merchandaisg eta tatuaiak egin direla eskuan idatzita dagoen esaldiarekin baina, orain zer? Ba bota du epaia Gorrotxategik. 'ez da gutxi zorioneko izatearen zorioneko izatea, nahiz eta zoriona bigarren eskukoa izan eta ez esku betekoa'.