Ultraeskuina
Remigrazioa, eskuin muturra haizatzen ari den leloa
Alemaniako ultraeskuina etorkinen kanporatze masiboaz aritu da zirkulu neonazietako buruzagiekin, remigrazioaz. Baina Alemanian bezala, lelo hori Euskal Herrian ere ari gara ikusten dagoeneko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Immigrazioaren gaia zentralitatea irabazten ari da politikagintzan. Kataluinian, dudarik gabe; etorkinak eta segurtasuna lotzen dituzten diskurtsoak hartzen ari den indarrak eraginda, hein haundi batean. Europa osoan ari da eskuinmuturra remigrazioaren kontzeptua haizatzen. Eta Katalunian bezala Euskal Herrian ere hasi gara jada mezu hori ikusten: Asteburu honetan, Bilbo erdian, Arriagako zubitik zintzilikatu dute neurri handiko pankarta bat. "Remigración" hitza handi-handian irakurtzen da eta azpian aireratzen ari den hegazkin bat. Haren alboan "inbasioa geldituko dugu" euskaraz idatzita. "Hacer nación" deitutako elkarte batek sinatzen du pankarta hori. Sare sozialetako euren kontuan gaineratzen dute "inbasio" deitzen duten horrek , elkarbizitza, segurtasun eta lan falta eta ordezkapen etnikoa ekarri dituela. Baita Bilbora ere.
Eskuinmuturreko diskurtso horiek Europoan hartzen ari diren indarraz aritu dira gaur "Faktoria"n Ane Irazabal Alemaniako berriemailea eta Victor Amado EHUko historia garaikideko irakaslea. Irazabalek AfD eskuin muturreko alderdiak zirkulu identitario neonazioetako buruzagiekin egindako bilera sekretuen berri eman du eta Alemanian migrazioak ezker postkomunistan sortzeN duen arrakala azpimarratu du. Amadoren arabera, bereizi egin behar dira neonaziak eta alderdi ultraeskuindar legezkoak baina ohartarazi du larriena dela eskuin muturreko mezuak nola ari diren eztabaida politikoa kutsatzen.