ARTEA
Lurdes Umerez eskulturgilearen eskutik, Alfa Arte-ren tailerrean
Iparragirre, Elbira Zipitria, Julene Urzelai, Jose Antonio Agirre... eta, azkena, Joxe Anjel Iribar. Geure historian arrastoa utzi duten hainbat pertsonaiaren eskulturak egin ditu azkoitiarrak. Mundu guztiko artisten asmoak gauzatzen ere aritzen da Umerez, bere lankideekin, Eibarko lantokian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Abenduaren 16ko eguerdian, Iribarren eskultura desestali zutenean, beldurtzeko moduko ezinegona zuen Lurdes Umerezek. Hilabeteak zeramatzan isilpean lanean, eskulturaren asmoa sekretupean gorde nahi izan zuen Athletic Clubek, Zarauzko atezainari ezustekoa emateko. "Estatuari oihala kendu ziotenean zisko eginda nengoen, erabat urduri. Egundoko lasaitua hartu nuen Iribarrek eskerrak eman eta izugarri gustatu zitzaiola esan zidanean".
Umerezek kontatu du "Iribarren mitoa, legenda, islatu" nahi izan duela San Mames atarian jarri duten lanean, eta "eskultura eta ikusleen artean erlazio sinboliko bat sortu" nahi izan duela.
Euskal herriko eta atzerriko puntako artistentzat egiten dute lana Eibarko Alfa Arten, eta konpainiako eskulturgile bakarra da Umerez.