Itxi

Jubilatzeko lantokian prestatu

Jubilaziorako prestakuntza ematen dute enpresaz enpresa Bizipoz kooperatibakoek: Erreka Groupeko adibidea

Nagore Telleria Eizagirre | EITb Media

Lan bizitza ixteko enpresa afari bat eta opari bat ematea gutxitxo iruditzen zitzaion Oihana Ezkurra Errekako Antzuolako plantako giza baliabideetako zuzendariari. Bizipozen, Eider Etxebarria topatu zuenean erabaki zuten jubilatu behar zuten langileei 3 eguneko ikastaroa ematea esker onak emanez.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Enpresan hasten diren langile berrientzat ongietorria oso landuta daukatela kontatu digu Oihana Ezkurra Errekako Antzuolako plantako giza baliabideetako zuzendaria eta  beharginak zaintzen ahalegintzen direla, estiramentuak egiteko bi miniklinika dituzte eta fisioterapeuta ere bai. Baina agurra hotza zela dio.  Bakarne Ibaibarriaga segurtasun arduradunak azaldu digu hainbeste urtean enpresan lan egin duten langileei eskerrak emateko modu bat ere topatu dutela ikastaroen bidez.

Bizipoz kooperatibak Lagun Aro aseguru etxean, Eikan, Errekan eta beste hainbat enpresetan eman ditu ikastaroak. Eider Etxebarriak sortu zuen Bizipoz Arrasaten. Orain lau langile dira, eta batean eta bestean aritzen dira saioak ematen. Erretiroa hartu aurretik, lan bizitza errepasatzea proposatzen diete langileei ikastaroan, bidean lortutako garaipenak berrikusi eta izandako zailtasunak oroituz ibilbidea ixteko. Ekonomiari buruzko ezagutza ere partekatzen dute jubilatu behar duten langileekin eta osasun integralari buruzko formazioa ere eskaintzen diete. Azkenik, etorkizuna irudikatzen laguntzen diete, beren ezagutza baliogarri izango zaien erakundeak zein diren aztertu, interesak jorratzeko moduak bilatu eta ametsak eguneratzen laguntzen diete.

Audioak (1)