MINBIZI GINEKOLOGIKOA
Olatz Otaegi: "Minbizi ginekologikoaren detekzioan eta artatzean asko dugu hobetzeko"
JOn Artano Izeta | EITb Media
Obarioetako minbizia izan du. Kimioterapia tratamenduak eta ebakuntzak ondorioak utzi dizkioten arren, hiru hilabetez behin baino ez da joaten orain medikutara "errebisioa" egitera. Bidean ikasitakoaz, babes eta aterpe izan dituen elkarteez, eta osasungintzak behar dituen hobekuntzez aritu da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Detektatzeko gaiztoa da... Tripako mina eta ondoez arina izanagatik lanera joaten jarraitzen zuen Olatz Otaegik, "parazetamol bat hartu eta aurrera!". Harik eta hotzaldi batek ospitalera joanarazi zion arte.
Detektatzeko gaitza da... eta diagnostiko asko minbizia zabalduta dagoelarik heltzen da. Horrek asko murritzen ditu bizirauteko aukerak. Otaegiren kasuan, zorionez, kimioterapiak gaitza murriztu eta ebakuntza ahalbideratu zuen.