Kargatzen...
Itxi

Bidaiaria

Ezra Gojenola: "Munduko herrialde guztietan izan naiz"

G.U. | EITb Media

Bidaiari ondarroarrak kontatu digunez, 193 + 2 herrialdetan (azken horiek, Palestina eta Batikanoa) izana da. Bera da hori lortu duen lehen euskalduna.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ezra Gojenola ondarroarrak txikitatik maite izan du bidaiatzea. Munduko 115 herrialdetan ibilia zen. Ondoren, pandemia etorri zen, eta gero, motor istripu larria izan zuen. Horren ostean, bere ametsa betetzea erabaki zuen: 3 urtez munduan zehar bidaiatzea, bisitatzeko gertatzen zitzaizkion herrialde guztietara iristeko. 193 + 2tan izan da. Guzti-guztietan, baita Palestinan eta Batikanoan ere. Bera da hori lortu duen lehen euskalduna.

Orain Euskal herrira itzuli da, Alemanian eta Bartzelonan bizi izan ostean. Aurrerantzean ere bide berriei helduko die.

Audioak (1)