Itxi

Medikuntza

Maite Martinez: "% 20k du egun gaixotasun neurologikoren bat, eta zenbaki hori gero eta handiagoa izango da"

JOne Larrañaga | EiTb Media

Espainiako Neurologia Elkarteko presidenteorde da Donostiako ospitaleko medikua. Beste espezializazioetan bezala, neurologian ere tratamendu-aukera berri, itxaropentsu baina garestiak sortzen ari direla nabarmendu du. "Osasuna ez da doakoa", ohartarazi du, "eta denok egin beharko dugu gogoeta"

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Elkarte zientifikoek duten egitekoaz, neurologiak dituen erronkez eta sortu berri diren tratamendu aukerez aritu gara "Faktoria"n Maite Martinez mediku-espezialistarekin. Tratamendu garestiak direla ohartarazi du, ordea, eta  "osasunak diru asko balio" duela.  Gizartean izaten ari diren aldaketekin osasun zerbitzuek ere aldatu egin beharko dutela uste du eta gizarte denak egin behar duela gogoeta: "Ezin ditugu gauzak betiko moduan egin. Gure osasunarekin denok dugu ardura".

Audioak (1)