Itxi

Iparra galdu, hegora joan.

Brasil eta Indiako nekazariak, egonezinaren lokatzetan

MIKEL ROTAETXE | EITb Media

Klima larrialdiak, lobbyek eta indarkeriak estu hartuta daude Brasil eta Indiako laborariak. Europan lehen sektorea altxa den honetan jo dugu munduko elikagai-ekoizle handienetara, bizi duten giroari neurria hartzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Planetako bi azukre-ekoizpen handienak atezuan daude: lehorteek Indiako uztak idortu dituzte eta uholdeek Brasilgo inportazioak trabatu dituzte. Ondorioz, azukrearen prezioa bikoiztu egin da nazioarteko merkatuan eta 2011z geroztiko garestiena da. Europan bezala, Indian eta Brasilen ere, lehen sektoreak jasan ditu klima larrialdiaren ondoriorik latzenak eta jada gogorra zen errealitatea gogortu du.

Munduko ordena berriari buruzko Iparra galdu, Hegora joan solasaldian aztertu ditugu India eta Brasilgo nekazaritzaren erronka nagusiak. Brasilgo laborariak indarkeriaren, lursialen gatazkaren eta elikadura-lobbyen atezuan daudela azaldu digu Brasilen 26 urte eman dituen Estebe Ormazabalek; eta Indiako Pune hirian bizi den Xabier Eskibelek, berriz, 2021n India gerarazi zuten nekazarien protestak ekarri dizkigu gogora. 

Audioak (1)