Adimen Artifiziala
Iker Pastor: "Hurrengo urteetan jasangarritasuna izango da adimen artifizialaren garapenean ezinbestekoa"
Ainhoa Urretabizkaia | Eitb Media
Iker Pastor Deustuko Informatika Ingenieritzan irakaslea eta Konputazio eta Sistema Adimenduko Masterreko zuzendaria da. Bere ibilbideaz gain adimen artifizialak gaur egun dituen hainbat erabilpenei buruz aritu gara Pastorrekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Deustuko Unibertsitatean Konputazio eta Sistema Adimenduko Masterrak oraindik ibilbide motza du, baina 3 urte hauetan sortzen ari diren ikasleen profila nolakoa den azaldu digu Iker Pastorrek. Orain, irakasle eta zuzendari lanetan diharduen arren, ikerketa mundutik dator, eta Deustotech, ikerketa zentroan egindako lanaz ere aritu zaigu.