Nekazaritza
Baserri usaina, bazterkeria eta mina
Jone Larrañaga | EITB Media
Baserrian hazitakoek eskola inguruan jasandako bazterkeria jarrerak bizi izan dituzte usu. Haiek utzitako zauriez eta konplexuez aritu dira Jon Garmendia 'Txuriya', Ana Zubiaga EHUko irakasle katedraduna eta Ainhoa Urien idazlea. "Me too" baserritarra eta aitortza egiteke ote dauden aztertu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Baserri usaina". Izenburu hori jarri zion Amagoia Mujika Telleria kazetariak "Gara"ko 7ka gehigarrian idatzitako artikulu bati. Baserritarrek kaletarren partetik jasandako bazterkeriaz ari zen, gutxiespeneko jarrerez. Artikulu horrek ukitu egin zituen jarrera horiek jasandako baserritar asko eta gure herrian "metoo" bat egiteko dagoela aldarrikatu zuen Jon Garmendia 'Txuriya'k. Idazle urnietarrak "Faktoria"n gogoratu ditu, testigantza hunkigarrian, kalera jaitsitakoan bizitako esperientzia fisikoak, hitzak eta jarrerak.
Ana Zubiaga
Jonek ez du sekula baserritarra denik ezkutatu. Ana Zubiagak, aldiz, askotan. Genetista, EHUko irakasle katedraduna eta minbiziaren ikerketan nazioarteko ibilbide erreferentziazkoa egindakoa da Zubiaga eta, hala ere, baserritar konplexuz bizitu da luzaroan.
Ainhoa Urien
Ainhoa Urien belaunaldi bat beranduagokoa da, eta berak ez du bazterkeria hori bizi, baina kalearen eta baserriaren arteko botere harreman desorekatuaz mintzatu da. Idazle abadiñarra bi mundu horien arteko harremana ikertzen ari da antropologiatik.