Kargatzen...
Itxi

B Planeta

Lehortea Katalunian: Gerezirik ez gereziondoen lurraldean

MIKEL ROTAETXE | EITB Media

Muturreko lehorteak eta aspaldiko plangintza-akatsek larrialdi egoera aktibarazi dute Katalunian. Ur-murrizketez, nekazaritzaren nahigabeaz eta letorkeeenaz aritu gara 'B Planeta'-n, Aritz Royo Lleidako Unibertsitateko irakasle eta ikerlariarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aritz Royo Esnal belar txarretan espezializatutako biologoa da, Lleidako Unibertsitateko irakasle, eta Agrotecnio agroteknologia zentroko eta Belar Txarren eta Ekologia Begetalaren ikerketa-taldeko ikerlaria. Kataluniako Generalitateak lehortearen aurkako larrialdi-egoera ezarrita, Faktoria-ko 'B Planeta' tartean aritu gara Royorekin erabakiak ekarritako aldaketa eta erronkez.

Lleida salbuetsita geratu dela nabarmendu du Royok, baina udaberri eta uda gogorrak datozela uste du: "Pirinioetan elur gutxi egin du eta ez dut uste urtegiak behar beste beteko direnik". Iaz ere lehorte gogorra izan zutela gogoratu du eta, ondorioz, nekazari askok uztak aldatu dituztela: "Ebro ibaiaren ibarrean ohikoak dira artasoroak, baina artoa utzi, eta garagarra edo garia lantzen hasi dira nekazariak". Fruta-arbolen lurraldean, iaz, ur-mozketak izan zituztela gogoratu du eta aurtengo uzta murritzagoa izateko arriskua duela.

Royorekin batera, mahaiaren bueltan aritu dira Garbiñe Manterola Agirrezabalaga BRTAko transferentzia-arduraduna eta Markel Peñalba Retes Mondragon Unibertsitateko ikerlari eta irakaslea. Ur-baliabideen plangintza ezaren ondorioez ohartarazi dute eta klima larrialdiaren aurkako neurriak "epe motzeko beharren arabera inprobisatzeaz".

Audioak (1)