Europako Zeru Bakarra
Eneko Garcia-Amezaga: "Europako zeru bakarra lantzen ari da hegaldiak azkartu eta kutsadura gutxitzeko"
OIhane Yustos | EiTb media
Zeru Bakarraren proiektuak Europako aire-espazioa birmoldatuko du. Zeruaren diseinu berriaz azalpenak eman dituzte Faktoria albistegian Eneko Garcia-Amezaga aire kontrolatzaileak, Garikoitz Irigoien pilotoak eta Joseba Jaka Tecnaliako ingenieriak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Europan gaur egun zerua bi modutara banatuta dago:
- Bertikalki hiru geruza ditu, lehenengoan drone eta helikopteroak dabiltza; bigarrengoan hegaldi komertzialak eta azken geruzan satelite eta espazio-untziak.
- Horizontalki begiratuta aldiz, Estatu bakoitzak bere aire-espazioaren kontrola du eta horien gainetik 9 lauki marraztu dituzte
Zeru bakarraren proiektuarekin diseinu hori desagertuko da. Eneko García-Amezaga aire kontrolatzaileak "Faktoria" albistegian azaldu du nola: '9 zatien banaketa hori desagertu eta zerua bat eta bakarra izango da'. Europa mailako talde batek kontrolatu beharko du beraz guztia. Horrek zera ekarriko du, 'gaur egun ezagutzen ditugun aire-autopistak desagertu eta hegaldiak zuzenago eta azkarrago izatea'. Bidaiak laburtu eta C02 kutsadura gutxituko luke horrek, aire-trafikoa erraztearekin batera.
Hain zuzen, azken puntu honetan aurkitu behar dugu zeru bakarra egiteko beste arrazoia: hegaldiak asko handitu dira eta urtero markak hausten dituzte. 2023an 6 miloi joan-etorri baino gehiago egin zituzten hegazkin konpainiek, 2035erako bikoiztu eta 15 milioi hegaldi izatea espero da. Horren lekuko da Garikoitz Irigoien pilotoa, 'ordu jakin batzutean leehn baino hegazkin gehiago ikusten ditugu'. Europako Zeru Bakarrarekin hegazkin horien kontrola erraztea da asmoa baina, horretarako teknologia hobetu behar dute. Lan horretan dabil Tecnalia Fundazioa. Teknologia garatu du, Aerotaxia proiekturako. Joseba Lasa ingeniariaren arabera, 'hamarkada honetan aurrerapen teknikoak egitea espero da eta 2030tik aurrera erabilgarri izatea'. Baina, lehenago ikusiko ditugu aire bidezko taxi horiek, 'Parisko olinpiar jokoetan jarriko dituzte'.