Itxi

Transexualitate legea aldatuz

Bea Sever: "Lege aldaketak transexualen egoera ezagutzen lagunduko du, baina gero praktikan jarri behar da"

Izaro Insausti | EITB Media

Transexualitate Legearen erreformak jasoko du pertsona hauek patologia diagnostikoetatik urrundu eta lehen arretik artatzea. Bea Sever Naizen elkarteko kideak nabarmendu du administrazioko eta hezkuntzako profesionalak formatzea ere ekarriko duela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ondarroako Ekai Lersundi gazteak bere buruaz beste egin zuela 6 urte betetzen diren egunean onartuko du Eusko Legebiltzarrak Transexualitate Legearen erreforma. Bea Sever Naizen elkarteko kideak gogora ekarri du gazte ondarroarrak jasan behar izan zuen egoera deserosoa, hormona tratamenduaren zain zegoela.

Legebiltzarreko urrats berri honekin, lege aldaketak pedagogia egiteko balioko duela nabarmendu du Severrek, baina ondoren bertan jasotzen dena gauzatu egin behar dela dio; besteak beste, transexualitatea patologietatik atera eta lehen arretatik artatzea. Gizarteak ezagutza ere behar duela uste du Naizen-eko ordezkariak, eta horretan ere bultzada ekarriko du legeak, administrazioko eta hezkuntzako profesionalak formatuz.

Audioak (1)