Kargatzen...
Itxi

Gure Zirkuko jantziak

Maider Alustiza da Gure Zirkuko arropen diseinatzailea

Maider Alustizaren jantzi diseinurako zaletasuna eta gaitasuna agerian geratu dira Gure Zirkuko azken ikuskizunean. Zirkuko artisten jantziak berak egin ditu eta gaur Faktoriara ekarri dizkigu bertatik bertara ikus genitzan. Kafe zakuak arte bihurtuta.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Maider Alustizari heldu zaio bere diseinurako zaletasuna agerian jartzeko unea. Familiako egoerak eraginda alde batera utzita izan du urteetan eta orain 50 urterekin bere zaletasuna ekonomikoki ere bideragarria dela erakusten ari da. Gure Zirkuko artisten jantziak egin ditu kafe zakuetatik abiatuta eta berrerabilpena ardatz hartuta. Diseinua, sormena eta proiektuaren koordinazioa da gehien erakartzen duena.

Opera baterako jantzien diseinuarekin dabil orain esku artean Maider Alustiza.

Audioak (1)