Itxi

Coca Cola Estrategia

Jon Ander Juaristi:"Teknologia berriek urte gutxitan bezeroengara eraginkorrago iristen lagundu digute"

Ainhoa Urretabizkaia|EITB Media

Jon Ander Juaristi, Europa-Coca Colan, Estrategia Komertzialean Zuzendaritza Globalean, Eraldaketa Digitaleko arduraduna da. Duela 8 urte hasi zen lan horretan, eta dio azken urteetan datuen kudeaketari esker, besteak beste, zerbitzu pertsonalizatuagoa ematen dutela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Curriculum luzea du Jon Ander Juaristik, baina berez, eta gaur egun, estrategia komertzialaren digitalizazioan ari da lanean, eta bezeroenagan iristeko bidak bilatzen erronka berriak dituztela aitortu digu. Urtetik urtera handitzen doa Coca Colaren produkzioa, eta Juaristik zehazki, Coca Cola Europacific Partners, edariak botilatzen dituen enpresarentzat egiten du lan.

Estrategia digitalaren arloan ari da lanean Juaristi, baina ingeniaria da, eta Alemania zein Estatu Batuetan lanean aritu ostean, egun, Madrilen du egoitza nagusia, eta hortik astero-astero bidaiak egiten ditu atzerrira.

Audioak (1)