ELAko idazkari nagusia
Mitxel Lakuntza: "Gero eta antza gehiago dago proiektu politikoen artean eta guk alternatiba eskatzen dugu"
Pilar Goya | EiTb Media
Legebiltzarrerako hauteskundeez kezkatuta mintzatu da ELAko idazkari nagusia eta zalantzan jarri du "bere burua ezkertiartzat duten alderdiek alternatibarik planteatzen ote duten". Admistrazio publikoan deituta dagoen grebaz, zerbitzu publikoen aurkako "oldarraldi bat dagoela" salatu du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mitxel Lakuntzaren hitzetan, gero eta ezberdintasun gutxiago dago alderdi politikoen proiketu politikoen artean. EAJ, EH Bildu eta PSEren porposamenen artean gero eta antzekotasun gehiago ikusten dituela adierazi du eta sorpresaz hartu duela hauteskunde osteko balizko akordioetarako aukeretan, EH Bilduk EAJ bloke aurrerakoian sartu izana. Lakuntzaren iritzirako, azken garaiotan garrantzi gehiago ematen zaio adostasuna eta akordio zabalak lortzeari, edukiei begiratu gabe: "Hemen adostasun zabal bat badago da botore ekonomiko eta enpresarialari galgarik ez jartzeko, dituen priblejioak ezbaian ez jartzeko".
Egitazko alternatibak eta politika eraldatzaileak faltan bota ditu aldi berritzaile bati ekiteko, "bestela inertzia eta jarraipena dira gelditzen dena" eta aipatu du "langileen eskubideak defendatzen dituen sindikatu bat diren aldetik, nahiko luketela bere burua ezkertiartzat duten alderdiek eredu alternatibo bat defendatzea", baina iritzi dio hori, gero eta gutxiago ikusten dela herri honetan.
Gogor jo du Urkullu lehendakariaren aurka "prekaritaterik ez balego bezala hitz egiten duelako". Lakuntzaren hitzetan, egia da enplegu gehiago dagoela baina zer enplegu mota den begiratu behar da, nolako prekarizazio prozesua eman den eta bereziki kritikatu du, Urkullu lehendakariak sindikatuekiko izan duen jokabidea, "ez du inoiz prestutasunik izan gurekin hitz egiteko edo harreman normalizatu bat izateko".
Administrazio pulbikoan hilaren 12rak odeituta dagoen grebaz salatu du oldarraldi bat dagoela zerbitzu publikoen aurka, "lehendakariak, patronala eta baita Mondragon taldeko buruak ere gauzatzen dutena". Inbertsioen murrizketa eta pribatizazioen aldeko apustua nagusi direla adierazi du eta salatu du bide batez lanpostuak egonkortzeko lehiaketa pulbikoen bitartez ez dela plaza berri bakar bat ere sortu: "Ez dago borondate politikorik plantila pulbikoa egonkortzeko".
Euskararen ezagutza euskal administrazioan arautzen duen dkretu onartu berriari buruz azkenik, gazteleraren hegemonia betikotu duela salatu du.