Giza Eskubideen Urraketa
Saldise: "Gure nebaren biktima aitortza berandu iritsi da, baina pozik hartu dugu"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Karlos Saldise pasaitarra 1980an erail zuten, Batallón Vasco-Español eta Gupos Armados Españoles taldeek bere gain hartu zuten eraso batean. Aurten Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen urraketen biktima gisa aitortu du eta horren harira bere bi arrebekin, Mays eta Karmelerekin hitz egin dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
1980ko urtarrilaren 16an hil zuten tiroz Karlos Saldise bere Lezoko etxearen atarian eta erailketa hau Batallón Vasco-Español eta Gupos Armados Españoles taldeek hartu zuten bere gain. Auzia ikerketa ofizialik egin gabe artxibatuta geratu zen, eta familiakideek auzia Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiraino ere eraman bazuten ere inoiz ez zuten erakundeen aldetik inolako mezurik jaso. Pasa den azaroan jaso zuten Eusko Jaurlaritzaren deia eta Giza Eskubideen urraketen biktima gisa aitortu nahi zutela esan zieten; aitortza, berandu datorrela sentitzen dute, baina, era berean, pozik agertu dira.