Itxi

GENERO ARRAKALA IDEOLOGIKOA

Neskak ezkerrera, mutilak eskuinera

Jon Artano | EITb Media

Aurrekaririk gabeko arrakala ideologikoa sortu da gazteen artean: 30 urtez azpiko emakumeek jarrera aurrerakoiagoak dituzte; gizonezkoek gero eta atzerakoiagoak. Duela sei-zazpi urte sortu eta mundu osoan hazten ari den joerak Euskal Herrian eraginik ba ote duen jakin nahi dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Alice Evans ikerlariaren lanak piztu digu arreta. Eta zer pentsa eman digu. Evans-ek gizarte-gaietako zientzialaritzat du bere burua, 14 urte daramatza genero ikerketetan, antropologiatik abiatuta. Eta bere lanaren emaitza nagusia, labur esanda, hauxe da: oso urte gutxian genero arrakala ideologikoa sortu da Z belaunaldikoen artean, mundu guztian. Emakumeak ezkertiarragoak, aurrerakoiagoak, dira eta gizonezkoak kontserbadoreagoak, nabarmen atzerakoiagoak.

Fenomeno berria da, orain arte, generoa ez baita izan banaketa ideologikoan aldagai esanguratsua.

EHUre Donostiako campusean gazteei berei galdetu diegu auzi honetaz. Ikasleen iritziak bildu ostean bi soziologori ere galdetu diegu fenomenoaz: Maider Galardi Fernandez de Agirreri eta Iker Iraola Arretxeri.

Audioak (1)