Itxi

Objektiboaren atzean

Ibai Arrieta: "Argazkilaritzak bizitza patxadatsuago ikusten laguntzen dit"

Ainhoa Urretabizkaia|EITB Media

Ibai Arrieta, azken urteetan, batez ere, zuzeneko kontzertuetan argazkilari gisa ari da lanean, eta bere azken alea Gorka Urbizuren diskorako "Kaier bat" liburua izan da. Ikusezina izateko beharraz eta argazkiek pausa hartzeko eman dioten aukeraz aritu gara.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Usurbildarra da Ibai Arrieta, eta azken urteetan, kamara eskuan, Euskal Herriko ehundaka zuzeneko kontzertuei iraunkortasuna eman dien argazkilaria. Bere azken lana Gorka Urbizuren diskoaren bueltan "Kaier bat" osatzea izan da, eta bertan, Urbizuren beraren hitzaurrea, kantuetako letrak, Itziar Ugarte kazetariak diskoko ekoizleekin izandako solasaldiak, eta Arrietaren irudiak biltzen dira. Kasu honetan, diskoaren sortze prozesuaren testigu ere izan da, eta hori erakutsi nahi izan du lan berrian.

Argazkilaritzak, bestalde, sormeneko lanak egitea ahalbidetzeaz gain, bizitza hausnartzeko eta momentu eta irudi bakoitzaren kontzientziaz jabetzen lagundu diola aitortu digu Ibai Arrietak.

Audioak (1)