Martxoak 8, aborto eskubide
Andone Argüello: "Frankismo garaian 1000 bat emakumeri lagundu genien abortoa egiten"
OIhane Yustos | EITB Media
Frankismoaren azken urteetan 3.000 bat emakume hiltzen ziren urtero espainiar Estatuan. Euskal Herrian, horietako batzuk. Errealitate hori aldatu eta emakumeen aborto eskubidea gauzatu zedin Errenterian "abortu batzordea" sortu zuten.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gertaera bat buruan iltzatuta du Andone Argüellok. 70.hamarkadan 22 urte zituen eta Errenterian sortu berria zen emakumeen taldean ari zen. Taldetxo horretan ospitelan lan egiten zuten erizainak zeuden eta egun batean ikusi zutenak erabat asaldatu zituen: "19 urteko emakume bat oso larri iritsi zen erietxera, perrexila sartuta bere buruari abortua eragin nahi izan zion" gogoratu du "Faktoria"n Andonek. Ikaratuta emakume hark gela hartan zeudenei esan zien hiltzeko beldurra zuzela eta medikuaren erantzun gogorra jaso zuen, "egin zuen abortoaren ordaina" izan zela.
Medikuaren erantzunak eztabaida gogorra ekarri zuen eta gogoeta eragin ere bai. 'Erabaki gehien ezin genuela beste emakume bat hiltzen utzi eta aborto komisioa osatu genuen Errenterian'. Laguntza eske hurbiltzen zitzaizkien emakumeak Biarritzera abortatzera eramaten zituzten, 'emakume taldeetan eta babestu'. Batzuk adingabeak ziren, beste asko ezkonduta eta gizonak jakin gabe egiten zituzten abortoak. Garai haietan bizitakoaren testigantza utzi du Faktoria Albistegian, Andone Arguellok.