Itxi

M-11ko atentatuak

Victor Sampedro: "Ez al dute inoiz Espainiako kazetaritza elkargoek orduko gezurrengatik konturik eskatuko?"

Hainbat hedabidek hauspotuta urteetan luzatu diren gezurrek biktimei eragindako berbiktimizazioaz aritu zaigu Madrilgo Complutense unibertsitateko irakaslea, "Voces del 11-M, víctimas de la mentira" liburuaren egilea

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Martxoaren 14ko hauteskundeak gain gainean zituela, Martxoaren 11ko atentatuen ardura ETAri egotzi zion Aznarren gobernuak, handik ordu gutxira poliziak atentatu yihadistaren hipotesia indartzen zuten zantzuak eskuartean izan arren. Hedabide gehienek bertsio ofizial horri jarraitu zioten eta batzuek propio hauspotu zituzten konspirazioaren teoriak, horrek, biktimen birbiktimazioa eragin arren. Espainiako kazetaritzak oraindik behar den autokritikarik ez duela egin adierazi du Euskadi Irratiko Faktorian Victor Sampedro Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko irakasleak. "Voces del 11-M. Victimas de la Mentira" liburua eman berri du argitara.

Audioak (1)