Korrika
Ane Elordi: "Korrikaren arrakastak euskaradunak ez direnak desoroso sentiarazten baditu, bide onean goaz"
Euskarak aurrera egingo badu denok eskutik lotuta egingo duela azpimarratu nahi izan du Ane Elordi koordinatzaileak 23. Korrikaren bezperan
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Berriaren ilusio eta urduritasunarekin baina lantalde haundi baten eskarmentu eta indarraz sentitzen da Ane Elordi 23. Korrikako koordinatzailea, hasiera egunaren bezperan. Sentitzen du Korrikak sortzen duen ilusio kolektiboa. Nahi luke gutxienez, aurreko edizioaren arrakastaren mailara iritsi, indar hori dena gero konpromezu kolektibo bihurtzeko. Azpimarratu du euskarak denok behar gaituela, hangoak eta hemengoak, euskaradunak eta ez euskaradunak eta denei egin nahi diela dei lasterkaldi haundiak. "Korrikaren arrakastan euskaradunak ez direnak deseroso dentiarazten baditu, helburuen parte bat lortu dugun seinale izango da", adierazi du