Amnistia legea
Toni Comin: "Puigdemont Generalitateko presidente inbestitzea garaipen politiko ikaragarria litzateke"
JOne LArrañaga | EITb Media
Puigdemont Juntsen aktibo politiko nagusia dela dela dio eta ez duela uste maiatzaren 12ko hauteskundeetarako hautagai izateko arazorik izango denik.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kataluniako independentzia aldarrikapenaren ondoren 155. artikulua aplikatu eta Puisgemontek atzerrira egin zuenetik, haren ondoan dago Toni Comin, europarlamentaria eta Generalitateko osasun sailburu ohia. Amnistia legearen onuradunetako bat da bera eta, beste erbesteratuekin batera, itzulera prestatzen ari dela esan du Faktoriaran egindako elkarrizketan. Azpimarratu du Carles Puigdemont dela Juntsen aktibo politiko nagusia eta uste du ez dela arazorik izango maiatzaren 12ko hauteskundeetarako hautagai izan dadin: "Puigdemont president kargura itzultzea, gure iritziz 155 artikuluaren bitartez legez kanpo kargugabetu zutenean... Orain, herritarren botoei esker, prozesu demokratiko baten ondoren, Puigdemont berriz Generalitateko president kargura itzultzea, hori garaipen politiko ikaragarria litzateke. Ez bakarrik independentismoarentzat, baita kataluniako erakundeentzat ere".