Itxi

ZESTA PUNTA

Iñaki Osa Goikoetxea: "Etxean zestaz hasten bazitzaizkidan 'Hemen Iñaki naiz; ez Goiko' esaten nien"

"Surfean, bizikletaz eta elurretan nabil; azken partidatik ez dut zestarik ukitu ere egin". Arinduta dabil Goikoetxea, gozatzen. Eraman enpresako kirol zuzendari arituko da aurrerantzean "jaialdiak antolatu, txapelketei forma eraman eta frontoi bakoitzean jokatuko duten pilotariak aukeratzen".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bere ibilbidearen errepasoa egin du Faktorian, askoren ustez, historiako puntista onena izan denak. Mutilkoskorretan ez zen ia Zumaiatik irten ere egiten, "Oiartzunera Mamut-era joatea egundoko eskurtsioa zen niretzat; gero, ordea, etxetik urrun eman ditut urte gehienak, eta asko aberastu nau kultura desberdinetako jendearekin harremana izateak". Italian hasi eta, nagusiki, Estatu Batuetan egin zuen kirol ibilbidea, azken txanpan Euskal Herrira itzuli arte. Hamasei urte zituela eman zuen lehen pausoa, Itziarko gasolindegian automobil batera sartu eta, ezagutzen ez zituen pilotari beterano batzuekin, Milanera joan zenean.

Audioak (1)