Instrumentu konpontzailea
Igor Carballo: "10 urterekin bonbardinoa jarri zidaten gainean eta seko maitemindu nintzen"
Ainhoa Urretabizkaia | Eitb Media
Igor Carballok, iaz 50 urte bete zituen Pasai San Pedroko Tirri Tarra fanfarrean aritzeko ikasi zuen bonbardinoa jotzen. Musika instrumentu harekin itsutu eta bere ogibide bihurtu du musika instrumentuak konpontzearena. Bere tailerrean egin diogu bisita.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bonbardinoa zer zen ere ez zekien Igor Carballo haurrak ez zuen sekula imaginautuko musika instrumentuak konpondu eta bigarren bizitza bat ematea izango zuela lanbide, baina hala dihardu azken 30 urte baino gehiagotan. Pasai San Pedron duen tailerrean saxofoi bat eskutan zuela harrapatu dugu Carballo, eta besteak beste, Tirri Tarra fanfarrearekin gazte garaian Europan zehar egindako bidaiak nolakoak izan ziren kontatu digu.