Korrika
Ane Elordi: "Batasunaren Korrika izan da. Orain arte jendetsuak ez ziren guneetan jende gehiago izan da"
Momentu berezi bezain hunkigarriak bizi izan dituela koordinatu duen lehen Korrikan aitortu du Faktorian Ane Elordik. Bi urteko lanaren ondoren pozik agertu da inoiz baino babes handiagoa izan duelako euskararen aldeko lasterketak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Baionan 23. Korrika amaituta askotariko eragileak batu dituela euskarak esan du Ane Elordi Korrikako koordinatzaileak. Faktorian egin du biharamun gozoan balorazioa, esanez "batasunaren Korrika" izan dela aurtegoa. Azken urteetan jende gutxiago elkartzen zen guneetan, parte hartze handiagoa izan dela gaineratu du.
Garazi Arrula mezuaren idazleak egindako dei bera egin du Elordik, euskararen aldarria orain hizkuntza politika eta ekosistema guztian txertatzeko beharra. 11 egun iraun duen lasterketaren ondoren lanean jartzeko unea da orain, Korrikarekin bat egin duten eragileekin elkarlanean aurrera egiteko.