BORROKA-KIROLAK
Yaman Diamante Mjahed: "Urte batzuk barru MMAn munduko txapeldun ikusten dut neure burua"
Jon Artano | EITB Media
21 urte izan arren aspalditik du oso argi zer gura duen: Diamante Mjahed arrasatearrak MMAn onena izan nahi du. Gorputz eta arima ari da helburua lortzeko. Munduko txapelketan lokailu gurutzatua hautsi eta urtebetera Espainiako oilar pisuko gerrikoa berreskuratu du Madrilen, 6.000 lagunen aurrean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Txiki-txikitatik, Bruce Lee eta Rocky Balboaren filmak ikusten genituenetik, borroka zalea izan naiz". Burua bere lekan eta helburua argi du Yaman Mjahedek, eta bidean egin beharreko ahalegina "gustura" egiten du. Aretxabaletako Ibarra kiroldegian hartu du Euskadi Irratia Yaman Mjahedek. Durangon ere hartu zezakeen, edo sorlekuan, Arrasaten. Izan ere egunero, goiz eta arratsalde, aritzen da gorputza eta burua prestatzen hiru herri horiek txandakatuz. Konpetiziora itzuli berri samarra da Mjahed, Serbian munduko txapelketako borroka batean "belauna apurtu" eta ia urte oso bat osatzen eman ostean. "Lesioa izan nuenean ezin nuen sinetsi, kolpe oso gogorra izan zen; baina ezbeharrean hazi egin naiz eta orain indartsuagoa naiz".