MINBIZIAREN IKERKUNTZA
Arkaitz Carracedo: "Teknologiak izugarri aurreratu arren, galderak dira zientzialarion erraminta onena"
JOn Artano | EITB Media
Prostata minbizia sakonago ulertzeko CIC bioGUNEn egiten ari diren lanaz hitz egitera heldu da Carracedo "Faktoria"ra. Ikerlari gaztea da barakaldarra, baina karrera oparoa du dagoeneko. Minbiziaren ikerkuntzan mundu mailan erakunde onenetan aritua da, eta ezagun du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hainbat aldiz aitortu diote minbiziaren ikerkuntzan egin duen ekarpena. Sariak eta errekonozimenduak pilatu ditu baina horrek ez dio ikuspegia lausotu. Gizon jantzia da bere ikerlerrotik harago ere. Ikerbasqueko irakaslea bere taldearen eguneroko lanaz berbetan hasi eta natural ekarri ditu hizpidera beste adarretako ikasgaiak ere; motibazioari lotuak, lidergoarenak eta, oro har, lanerako filosofiari josiak.