Itxi

Kriptotxanponak

Knörr: "Merkatuak balioztatu du kritpodirua. Aurrezkien zati bat bertan inbertitu beharko genuke denok"

Euskal Herrian, uste da inbertsioen % 5 eta % 15 artean egiten direla kriptodirutan; gazteen artean berriz, % 30ek aukeratzen dute modu hori. Onyx enpresaren sortzailearekin eta Niko Cuenca ekonomialariarekin aztertu dugu kriptodiruaren gorakada.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Errusiar mendi baten moduan egin du orain arte kriptodiruak, gora eta behera. 2021ean deskalebrua gertatu zen eta kriptoneguaz ere hitz egin zen. Baina datuak eskuetan, kripto merkatuetara udaberria iritsi dela esan liteke. Niko Cuenca ekonomialariak iragarri duenez, gainera, gora egiten jarraituko du merkatu horrek, moneta politiken lasaitzeak eraginda batetik, eta bitcoinetan apirilerako aurre ikusia dagoen halving-ak eraginda. Cuencaren arabera, kriptodiruari erakundeek eman dieten bedeinkapena izan da bultzada horren eragile nagusia.

Harekin bat etorri da Eneko Knörr kriptotxanpon salerosketan aritzen den Onyx enpresako sortzailea. Azaldu du berrikuntza disruptibo bat izan dela kriptotxanponena; telebista, telefonoarekin edo internetarekin gertatu zen bezala onartzen kosta egingo dela baina dagoeneko merkatuek baliaztatu dutela. Euskal Herrian, uste da, inbertsioen % 5 eta % 15 artean egiten direla kriptodirutan; gazteen artean berriz, % 30ek aukeratzen dute modu hori. "Aurrezkien zatitxo bat bertan inbertitu beharko genuke denek", esan du.

Audioak (1)