EUSKAL HERRIA - KATALUNIA
Begotxu Olaizola: "Oso jarrera epela izan zuen euskal gizarteak 'procés'ean, negargura sartzen zitzaidan"
Jon Artano | EITB Media
Hizkuntza eta kultura katalanak munduan zabaltzeko egindako lana aitortu diote Begotxu Olaizola irakasleari. Josep Maria Batista Roca – Enric Garriga Trullolsen Oroimenezkoa saria emango dio Kultura Katalanaren Kanpo Hedapenerako Institutuak. Bere ibilbidearen errepasoa egin du "Faktoria"n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nerabezaroan ikasi zuen katalana, familiarekin bizitzera Valentziara joan zelarik. Geroztik ez du herrialde katalanekiko zubia eten. Eta konpromisoan sakondu du: "procés"aren garaian Assemblea Nacional Catalanako koordinatzailea izan zen Euskal Herrian. Kataluniarekin ez eze Galesekin ere badu lotura Olaizolak, eta Galesko Druiden Kontseiluak ere aitortu zion hizkuntza eta kultura galestarraren aldeko bere emana, tunika urdina oparituz, 2022an.