Kargatzen...
Itxi

KORRIKAZ ...PATXADAZ

Garazi Arrula: "Korrikako mezua zeraman paper-muturra hartu nahi nuen, baina... ahaztu! Auskalo non dagoen!"

Jon Artano | EITb Media

"Euskaraz bizitzeko gose den herriari" mintzatu zitzaion Baionan, Korrikaren amaiera bestan, Garazi Arrula Ruiz tafallara. Mezuaren ingurukoez, eta Txalaparta argitaletxean duen eguneroko lanaz, mintzatu da, soseguz, Faktorian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nafarroako AEKko Xabi Gartziak kafe bat hartzeko proposamena egin zion iazko abenduan... "eta badakigu herri honetan 'kafetxoek' ekartzen dutela atzetik, batzuetan, eskaera bat edo zerbait, kar, kar, kar...". Gartzia Ane Elordi KORRIKAko arduradunarekin agertu zenean sumatu zuen Arrulak, zerbait inportantea zekarrela zita hark.

Mezuaz, mezuaren erreferentziez, eta mezuaren oihartzunaz solasean hasi du jarduna Arrulak. Bere egunerokoaz ere aritu da, geroxeago. Editore-lana "txaranga-zuzendari" izatearekin alderatu du.

Audioak (1)