Kargatzen...
Itxi

BESTE NI

Xabier Zaldua Alberdi & Xabier Zaldua Olabeaga: "Nik banian hire berri!"

Jon Artano | EITB Media

Plazagizonak biak: bata Zumarragako kirolaria, aizkora hartuta Euskal Herriko plazak korritutakoa eta hamaika apustu jokatutakoa; bestea kazetari donostiarra, Euskal Telebistan ari zena are ETB sortu baino lehen ere. Gaur elkartu dira estreinakoz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Faktoriak jotako erronka onartu dute Xabier Zaldua biek. Eta kontu-kontari aritu dira ezizenez, hauteskundeez, baserriaz eta pentsiodun eta jubilatu izatearen arteko aldeaz.

Audioak (1)