Kargatzen...
Itxi

EAJ

Joseba Diez Antxustegi:"Sanchezek orain hartu behar du erabakia. Gehiegi da herrialde bat 5 egunez geratzea"

JOne Larrañaga | EITB Media

EAJren Arabako zerrendaburuak uste du Pedro Sanchezen eskutitzak zabaldu duen krisiak ez duela eragingo Jaurlaritza osatzeko negoziazioetan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Egonkortasuna derrigorrezkoa dela eta "herrialde bat ezin dela bost egunez geratu" azpimarratu du Joseba Diez Antxustegi EAJren Arabako zerrendaburuak Pedro Sanchezek asteazken honetan zabaldu duen eskutitzari buruz galdetuta.

Buruzagi jeltzaleak uste du Espainiako gobernuburuak lehenbailehen argitu behar duela dimisioa emango duen edo ez. Espainian zabaldutako krisi politiko horrek, ordea, ez du Jaurlaritza osatzeko negoziaziotan eraginik izango, Diez Antxustegiren arabera.

Audioak (1)