Itxi

San Juan egoitza eskolako umea

Lehen hezkuntzako umeek jolasgaraia adinekoekin pasatzen dute Zestoan, San Juan egoitzako bizilagunekin

Nagore Telleria | IETb Media

Naxarik zaldi bat pintatu zion Ekiri eta lau urtera hark gordeta zuena erakutsi. Harreman ederra dute biek. Itziar, Mari Kruz, Joxe Mari, Garazi, Maia, Sofia eta Naisek kontatu digute nolakoak diren eguneroko bisitak, Joseba Illarramendi egoitzako zuzendaria eta Amaia Manterola eskolakoak lagunduta

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bezperan umeekin azenario bizkotxoa egin zutela kontatu digu Itziarrek, eguneko zentruko langile baten urtebetetzerako tarta prestatu zutela. Beste egun batez sagarrak zuritzen jardun zuten, eta beste askotan hitz berriak ikasten. Antxintxika, gerizpean edo zapaburuaz jardun dutela kontatu digute zahar eta txikiek.

Arnas berria dakarte haurrek egoitzara, zaharrek irakaspena ematen diete umeei. Asteka antolatzen dute irteera eskolan, eta egoitzan egunero umeak izateak bizi handia ematen die.

Audioak (1)