AMETSAK BETETZEAZ
Marcos Tedin-Uriburu: "Nire patua Argentinakoari lotua dagoela uste dut"
Jon Artano | EITb Media
Marcelo Bielsaren erruz hasi zen euskara ikasten Tedin-Uriburu gazte porteñoa, 20 urterekin. Garai hartan, hiru amets erne zitzaizkion: Euskal Herrira etortzea, EITBn lan egitea, eta BERRIA kazetan lan egitea. "Ahalegin handia egin ostean, ametsak bizitzen ari naiz orain".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Nik uste dut etxetik urrun inoiz ez nagoela erabat ondo". Aitorpenaren aurretik ere igarri zaio, herrimin zamatxoa ekarri duela Buenos Airesera egindako azken bidaiatik bueltan. Hegazkin joan-etorriez harago, bidaia harrigarria da Marcos Tendin-Uriburu egiten ari dena. Ezina ekinez egina leloa du gogoko. Komunikazioa ikasten ari zela ekin zion, hutsetik, euskara ikasteari; gaur egun geure hizkuntzan kronikak erreportajeak eta elkarrizketak argitaratzen ditu egunero.