Itxi

Errobi

"Hartza hartzarotik itzartzen dukanian kontuz ibil adi... Eta hartza esnatu da"

Aurten dira 50 urte Mixel Ducau eta Anje Duhalde oholtzara Errobi gisa lehenengoz igo zirenetik. Urteurrenaren aitzakian emanaldi berezia ematea erabaki du bikoteak eta Faktorian izan dira kontzertuaren aurretik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskaraz mintzo dira elkarren artean Anje Duhalde eta Mixel Ducau mikrofonoak probatu eta elkarrizketarako gauzak prestatu bitartean. Elkarrizketan aitortu digute berria dela hau eurentzat eta orain dela 50 urte Errobi sortu zenean frantsesez mintzatzen zirela euren artean.

1974an hasitako ibilbidea laburra izan zen baina arrasto luzea utzi du euskal kantagintzan. Lau urte eta lau disko nahikoa izan ziren jendearen gogoan iltzatuta geratzeko. Bost hamarkada geroago berriro elkartzea erabaki du Errobik euren omenezko talde bat sortu zela jakin zutenean: "haiek egiten badute, zergatik ez guk egin?"

Audioak (1)